[Akordeak
berez: Eb Gm Fm7 Bb Cm G#
Erosoago
jo ahal izateko, zubitoa 3. trastean jarrita:]
C Em Dm7
Izar
azpitan desira zoroz
G C
ferekak
doaz jostari
Em Dm7
Gure
leihoan ilunaz izu
G C
erresinula
koplari
Am Em
Gorputz
xuriez jabetu ezin
F
itzalak daude behari
F
itzalak daude behari
C Dm7
itsas
nagitik bortu gainera
G C
deus
ez zaio zor gauari
Ene
maitea izar eztia
beha
ezazu leihora
Ikusten
duzun haurra nigarrez
jin
balekizu altzora
Gaur
berean har dezakegula
ez
dezagun utz gerora
Horregatikan
astiri oroz
heldu
nitzaizu ondora
Zure
begiak dira neretzat
esperantzaren
kandela
Gauaz
ispilu argiz iguzki
fideltasun
dariela
Herri
lasaia da zure loa
mundu
bat zure sabela
Gaur
ukan ezin biharko haurra
zuregan
sor dadiela
Uhaitz
eroak itsasoratuz
ematzen
diren bezala
Ezin
bertzean fidantzak noizbait
du
galtzen bere ahala
Ene
tristura ez ditaikea
maita
ezaren seinala?
Suari
ura den haur eskasak
gurea
hil ez dezala!
Amodioa
ezin bizia
zonbat
den gauza krudela
Beharrik
nauzu luzaz aditu
joan
bainintzen bestela
Bihotzetikan
datorrenari
nehoiz
urduri naizela
Elgar
maitez gaur bihar bezala
uros
bizi gaitezela
Nehor
guti da zutaz bestalde
nitaz
mintzo dakienik
ene
olerki oroetarik
zu
zirela eztienik
Ai
bertso hauen kantari banu
haurtxo
eder bat zuganik
Zernahi denik sinets nezazu
nik
zaitudala maitenik