ostirala, abendua 09, 2016

Haur baten beharra (Jakes Ahamendaburu - Oskorri)

[Akordeak berez: Eb Gm Fm7 Bb Cm G#
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 3. trastean jarrita:]















C         Em           Dm7
Izar azpitan desira zoroz
          G        C
ferekak doaz jostari
          Em         Dm7
Gure leihoan ilunaz izu
         G       C
erresinula koplari
            Am         Em
Gorputz xuriez jabetu ezin
               F
itzalak daude behari
           C             Dm7
itsas nagitik bortu gainera
              G       C
deus ez zaio zor gauari



Ene maitea izar eztia
beha ezazu leihora
Ikusten duzun haurra nigarrez
jin balekizu altzora
Gaur berean har dezakegula
ez dezagun utz gerora
Horregatikan astiri oroz
heldu nitzaizu ondora

Zure begiak dira neretzat
esperantzaren kandela
Gauaz ispilu argiz iguzki
fideltasun dariela
Herri lasaia da zure loa
mundu bat zure sabela
Gaur ukan ezin biharko haurra
zuregan sor dadiela

Uhaitz eroak itsasoratuz
ematzen diren bezala
Ezin bertzean fidantzak noizbait
du galtzen bere ahala
Ene tristura ez ditaikea
maita ezaren seinala?
Suari ura den haur eskasak
gurea hil ez dezala!

Amodioa ezin bizia
zonbat den gauza krudela
Beharrik nauzu luzaz aditu
joan bainintzen bestela
Bihotzetikan datorrenari
nehoiz urduri naizela
Elgar maitez gaur bihar bezala
uros bizi gaitezela

Nehor guti da zutaz bestalde
nitaz mintzo dakienik
ene olerki oroetarik
zu zirela eztienik
Ai bertso hauen kantari banu
haurtxo eder bat zuganik
Zernahi denik sinets nezazu
nik zaitudala maitenik





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina