D
Oihaneko
pagoak blai
F#m
F#m
aireratuz
hiru elai.
A D
A D
Ostadarraren
harian dira
B7 Em
B7 Em
hirurak
pausatu nahi
A D
A D
hirurak
pausatu nahi.
Larrosak dira gorriak
edo bestela xuriak.
Hagitzez dira ederragoak
neskatilaren irriak.
Maldan behera urratsa
betiko bidean latsa.
Hodei ilunak gaua belzten du
udazkena ez da bedatsa.
Usapalak ostantzean
huts bat badut bihotzean.
Zatoz maitea gure etxera
dostatzera arratsean.
Eder basoan haritza
haran aldean garitza.
Fruitu antzera ontzen da hemen
gizasemeen bizitza.
Sagar gorriak dilindan
damea dago ganbaran
maite laztanez hartzeko eta
elkartzeko ohantzean.
Isiltasuna abailtzen da
luma galdu bat bezala
begiak uso, mingaina arana
zure bihotza ene aingura.
Urrun gau hontzak uluka
zakur deslaiak zaunkaka.
Mende oso bat iraganen dut
zure ondoan koblaka.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina