astelehena, abuztua 14, 2017

Bertso berriak (Bernardo Atxaga - Ruper Ordorika)


[Akordeak berez: F#m C#7 A Bm
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 2. trastean jarrita:]


Em 022000
B7 x21202
G  320003
Am x02210
D  xx0232


Em                   B7
Bertso berriak jartzera noa
     Em    B7     Em
euskara garbi batean
                     B7
hitz politen bila ez etorri
       Em   B7    Em
hortaz gelditu atean
     G     Am     B7
barruak lasaituko ditut
      G  Am      B7
eztarriaren kaltean
 G    D      C         B7
nire kantuak idurituko du
      Em     B7     Em
zakurren zaunka katean


Uztail hontan beteko ditut
nik nahi baino urte gehiago
ilea galtzearren nik ez dut
ematen gizon serio
ene hitz garbienak ere ez du
inon ezer ez balio
nire buruari sekulan ez dio
inork jarriko prezio.

Gau isil hontan ikusten zaitut
iparraldeko izarra
hamabost urteko neska baten
ametsa bezain ederra
urruti zaude mundu hontatik
librea eta bakarra
inoren menpe kantatzen duzu ta
zure boza da zilarra.

Eguzkiaren hautsak horitzen
duenean egun berria
pozten zara gaztain iluna
zabaltzen duzu orria
ez zara makina beltz baten
pioi zerbitzaria
kalean arrastaka dabilen
nire antzeko piztia.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina