D xx0232
A7 x02020
G 320003
D A7 D
Gazteak kantuan ta
zaharrak eragusian
G D
hori da pasatzen dena
A7 D
bardin mundu guzian.
Etxetik urten neban
maiatzeko hilean
hamasei urterekin
neure txoramenean.
Soldadu sartu nintzan
Agorraren bostean
Kabo edo sarjentu
izateko ustean.
Nik lako fortunea
nork du harrapatu?
Hamaika hilabeteko
sarjentu nonbratu.
Urtebete baino lehen
nintzan teniente,
rejimentutikan be
nintzala ausente.
Rejimentu bi izan ditut
hamar urte honetan:
Angel de Ondasetan
Buenas Airesetan.
Nerau emakumea
ofizialea
letrarik, eskolarik
batere gabea.
Agustin Antonio
izan da neure izena.
Hori aitu dezutenok
ez da neure izena.
Oraintxe da denborea
izena mudatzeko
Agustina Antonia
naizela esateko.
Batetik lau balazo,
bestetik enfermo,
Jaunaren abisuak
horiexek ditut klaro.
Moja sartzera noa
komentu batera,
Jesusaren esposa
betiko izatera.
Hamar urtian errege
serbitu detalako
dotia gertu daukat
moja sartutzeko
Adios ama neuria
probintziania
ongi lastimatzen naiz
zu despeditzia.