asteartea, martxoa 06, 2018

Rag-Time kabaretean (Markos Untzeta)









Bm
E! Velma, adi,

zu kantari
F#                  Bm
jai zantzuei hurbiltzen

jauregi zaharra inguratuta
F#            Bm
nola alai datozen
 D       F#         Bm
karrika ilunetan kantari
 D        G          F#
gauaren tronpeta eztiak


Piztuta dituzu dagoeneko
festaren espirituak
azalez erabat mudatuta
aingeru eta kerubinak
piztia esnatu berri bat
dirudi gaur gure hiriak


 G            D
Rag-time kabaretean
F#                     Bm
zure zain nago gau zoragarri honetan
 G            D
Rag-time kabaretean
Em               F#
Velma hemen zure zain



  Bm
Hemen nago

baso bete ron eusten
F#               Bm
dantzatokian begira

izerdi eta desioak
 F#                 Bm
azal borroka nahasietan
 D    F#        Bm
nola ehuntzen dituzten
 D     G                 F#
dantza ezin tentagarriagoak



Nire alboan
barre algara artean
gonak erdi jasota
neskatxek lotsagabe laztantzen
dizkiote elkarri ezpainak
Giacomo Casanovak bere
maskara janzten duen unean


Rag-time kabaretean
Velma noiz etorri zain nagoela
Rag-time kabaretean
Mardi-gras ero honetan


[Bridge]
Em      F#           Bm
Soineko gorriz jantzitako
  Em   G             F#
puta alai bat da hiria


E! Velma
eder galant hori
ez zait egin luzea
zeure zain igarotako unea
begira zure inguruan
hiria hartutako haizeak
nola kutsatu duen goitik behera


Goazen ba
ezkutuko maitale
iheskorren antzera
dantzari etengabe dabilen
arima multzo tartera
Velma, dantzatuz gau osoa
igaro dezagun, laztana

Rag-time kabaretean
dantzan egin dezagun gau osoan
Rag-time kabaretean
Mardi-gras ero honetan

Rag-time kabaretean
dantzan egin dezagun gau osoan
Rag-time kabaretean
Velma, gora bihotzak!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina