asteartea, maiatza 22, 2018

Hik lan eta nik jai (Xabier Amuriza - Tapia eta Leturia)


[Akordeak berez: Bb F Gm G# Eb
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 1. trastean jarrita:]


A   x02220
G   320003
F#m 244222
E   022100
D   xx0232

 A          G
Bazekiat lanean
  F#m
jolasten ere bai
A              G
ez dakidan gauzarik
    E         A
ez diat egin nahi
 E             A
hi ere izango haiz
    E          F#m
zerbaitetarako gai
E           F#m
Egingo al diagu
     E           A
hik lan eta nik jai?


Buruan haizea eta
irria hortzean
odola dantzatzen zait
soinua jotzean
Ez bilatu negarrik
nire bihotzean
nahiko egin nian
mundura sortzean


A  E  D     A
Ai ai ai ai ai
                 E
hik lan eta nik jai
F#m E  D     A
ai  ai ai ai ai
         F#m E   A
hik lan eta nik jai


Maitatzea jolasa
izan baliteke
txikitatik izan dut
jolastea maite
Hain ona eta erreza
pena litzateke
mundutik joatea
nahiko egiteke

Ongi dibertitzeko
mutil eta neska
aski dira bi esku
eta hiru pezta
Astegunez jai eta
jaiegunez festa
jolasa bezalako
zorionik ez da


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina