[Akordeak berez: Ebm F# C# Bb7 G#m
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 1. trastean jarrita:]
Dm xx0231
F 133211
C x32010
A7 x03030
Gm 355333
Dm
Primadera hastetik uda-azkenerat
txinaurria txuhurra landa bazterrerat
F C F A7 Dm
txori papo gorri bat arbol batetarat
F Dm A7
egun oroz jiten zen kantuz aritzerat
Dm Gm F A7 Dm
txinaurria trufa irri egiterat.
Txinaurria lotzen da goizetik lanari
egun guzietako duen guduari
karga ezin altxatuz nigarrez da ari
txoriak itzalpetik trufa eta irri
txinaurriak derauko zerbait erran nahi.
-Hauxe diat txoria, hiri erraiteko
-Nik ere bi beharri hire aditzeko
-Kanpuan baduk orain gauza ainitz biltzeko
emak zoko batean neguan jateko
lanari lotzen bahiz ez zauk dolutuko.
-Txinaurri lepho mehe itsusi txirtxila
ez nauk heldu hi ganat ni deuseren bila
lanian ez duk ari ihizi abila
utzak, utzak hik ere lan hori, ergela
urte oroz heldu duk berdin uztarila.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina