Zubitoa 1. trastean:
Dmaj7 x54222
F#m 244222
Cdim7 x3424x
B7 x24242
Em 022000
EmM7 021000
Em7 020000
A x02220
D xx0232
G 320003
Dmaj7 F#m Cdim7 B7
Gu gazte giñadela txalupa guziak
Em EmM7 Em7 A
txakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean
Dmaj7 F#m Em A
begi-erne, abila, ez zan zaunkaria
D G A D
ihes zihoan arraia harrapatzailea
Dmaj7 F#m Cdim7 B7
Seme, esango dizut nola gertatzen zan
Em EmM7 Em7 A
puñittutako arraia, suelto... batzuetan
Dmaj7 F#m Em A
legatza ospa! Ihes... txakurra jauzten zan
D G A D
ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan.
Lana horren saria “txakurren partia”
deitzen genuen guziok, ongi merezia!
maitea, maitea zan txakur ehiztaria
txalupa betetzen zuen anima gabeak.
Unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zan gure Txuriko
uhin izugarriak ez zuen izutuko
arraia utzi baino, lehenago itoko.
Goiz itsusi batean, ez naiz, ez, ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zen Txuriko
baga handi artean, ehiza...! ez utziko!
legatz handi batekin ito zen betiko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina