osteguna, azaroa 29, 2018

Zati txiki bat lam-en (Itoiz)


C     x32010
Am    x02210
E     022100
Fmaj7 xx3210
Bb    x1333x
F     133211


 C      Am      E
Hil hil hil ilunabarrero
    Am       C        Fmaj7   E
edo ametsak hautsiz sosega nadin
C    Am         E
esna nadin, kontura nadin
              Am       Bb  F Am
eta haizearen kontra urtu nadin


Hirugarrenez ahantzi ditut
nire atzamarrak zure adatsean
urrezko purpurinapean
ageri duzun goxotasuntzan


Zure begien binetetan
arnasa eutsiaz lasaitzen nauzu
islatzen nauzu, deitzen nauzu
eta zoli-zoli naramazu


Planeten hitzetan zintzilik
zure oihartzuna eta epeltasuna
dasta ditut nire altzoan
apurtzen ari direnen hotsak


astelehena, azaroa 26, 2018

Gaztetasuna eta zahartasuna (Joanes Otsalde - Mikel Laboa)


[Akordeak berez: Dm C F A7 Bb Gm
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 5. trastean jarrita:]

Am x02210
G  320003
C  x32010
E7 020100
F  133211
Dm xx0231


Am                G              Am
Ene izpirituan bazen zenbait pentsu
  G          Am       C   E7 Am
oraino den guzia etzerait hustu.
 C                   E7      Am
Zertaz dudan solasa emazue kasu
    C               E7            Am
esplikatuko baitut ahal bezain justu
   C
zahar bezain prestu
  G           E7
odola zaut hoztu
   F           Am
bihotza ere laztu,
   Dm          G
gorputza beraztu.
 Am          Dm           C E7 Am
Oraino gazte banintz banuke gostu!



Zahar-gazten arteko hau da parabola:
zuzen esplikatzia hein bat gogor da
gaztea ez daiteke adin batez molda,
gorputza sendo eta azkar du odola;
zaharra ez hola
iragan denbora
etortzen gogora,
eta ezin kontsola...
nekez bihurtzen baita zahar arbola!



Egunak badoazi egunen ondotik
ez dira elgar iduri joaiten hargatik:
atzo iguzkia zen dirdiran zerutik,
egun goibelak jalgi itsaso aldetik:
Euria ondotik
hasi da gogotik
hedoien barnetik
hortakotz badakit
erituko naizela bustiz geroztik!




asteazkena, azaroa 14, 2018

Oiaso (Mikel Garikoitz)


A  x02220
Bm x24432
E  002100
D  xx0232


A            Bm
Ur gezak eta gaziak
 E              A
Muga duten honetan
 A         Bm
Kantari daukazu aita
 E              A
Zure itxaropenetan

Bm                E
Bidean zaitut baina
Bm                    E
Noiz maiteko gaur adina?
 D               A
Zatoz, zatoz Oiaso:
         E       D        A
Pozak aita ezin gorago jaso.


Auza mendian Elorta,
Istaus eta Ubedo...
Urak gezak jaio eta
Gaziak dira gero.

Ur gozo Bidasoak,
Gazia itsasoak.

Zatoz, zatoz Oiaso:
Alaba beti zaitut akaso


Jaio gabe zauden arren
Jarri dizut izena;
Jakintzazu nor zarela,
Aitatxo ni naizena.

Gezak eta gaziak
Zuk dakartzazu guztiak.

Zatoz, zatoz Oiaso,
Mendi, sakan, zelai eta baso



osteguna, azaroa 08, 2018

Beste batekilan (Daniel Landart - Anje Duhalde)



C x32010
F 133211
G 320003
Am x02210


  C         F    G       C
Amodio ezti eta garbi batez
    F          G             C
neure bihotza da zinez berotia
      Am            C                      G
baina zorigaitzez ari naiz, ari naiz negarrez
       C       F   G     C
zu ez zarelako izanen enia.


Eni erran zautan maite ninduela,
nik ere sinetsi enetako zela
baina airatu da, airatu da beste batekilan
eta ni bakarrik gelditu herrian.

Aita-ama gaixoak supazter xokoan
nekatuak dira ta otoitzez ari,
gure etxaldea errekarat, errekarat doa
beharko ginuen nolazbeit atxiki.

Baina joan zira beste batekilan,
hiri ederrean egonen zarete.
Ni kanpaina zolan, zolan ta kabalekilan,
biziko naiz ilun, uzkur eta herabe.


    D              G    A        D
Ez dakit zer egin ta nola kontsola
G              A              D
arrunt hoztua dut barneko odola
      Bm            D               A
ez bainuen uste joanen, joanen zinela
      D         G      A       D
ni engainaturik etsai bat bezala...





astelehena, azaroa 05, 2018

Maitearen galdez (Mikel Garikoitz)


E   022100
A   x03330
F#m 244222
B7  x21201


   E                     A          E
Urretan piztu ohi da mendian goizalba
     A          E      F#m        B7
txingarretan berotuz zure kale-salda
    E                 A         E
Bizkarrera ezarri zaldiari txalma
     A        E    B7          E
eta lauoinka zoaz ibar eta malda.


Asko mintzatu dira zure mendebaldez,
pistolero gaizto eta bidelapur taldez.
Bakarti zara baina, moldez edo aldez,
beti ere bidean maitearen galdez.


       A      E
Zuria sonbreroa,
   A       E
katea gorria,
    A           E
zu zaitut larrosaren
  B7         E
atzeneko orria.


Soinean hautsa eta kopeta izerdi,
saloiaren sarreran bi ate alderdi,
ke arteko jokoan dozena bat hordi,
pianoan dama bat, zuretzat gaitzerdi!

Mutil galanta zara kapelu ta guzti;
lehendabizi zintzurra whiskyz ondo busti,
damari gustuz entzun zazpi bat abesti
eta kapelu gabe joan zara ezti:

Sonbrero azpikoa jiratu denean
mundua isildu da zure aldamenean;
berriz ekin diozu modu zuzenean
barrenak emandako hitzik onenean

Zuria sonbreroa,
katea gorria,
zu zaitut larrosaren
atzeneko orria.