E 022100
A x03330
F#m 244222
B7 x21201
E A E
Urretan piztu ohi da mendian goizalba
A E F#m B7
txingarretan berotuz zure kale-salda
E A E
Bizkarrera ezarri zaldiari txalma
A E B7 E
eta lauoinka zoaz ibar eta malda.
Asko mintzatu dira zure mendebaldez,
pistolero gaizto eta bidelapur taldez.
Bakarti zara baina, moldez edo aldez,
beti ere bidean maitearen galdez.
A E
Zuria sonbreroa,
A E
katea gorria,
A E
zu zaitut larrosaren
B7 E
atzeneko orria.
Soinean hautsa eta kopeta izerdi,
saloiaren sarreran bi ate alderdi,
ke arteko jokoan dozena bat hordi,
pianoan dama bat, zuretzat gaitzerdi!
Mutil galanta zara kapelu ta guzti;
lehendabizi zintzurra whiskyz ondo busti,
damari gustuz entzun zazpi bat abesti
eta kapelu gabe joan zara ezti:
Sonbrero azpikoa jiratu denean
mundua isildu da zure aldamenean;
berriz ekin diozu modu zuzenean
barrenak emandako hitzik onenean
Zuria sonbreroa,
katea gorria,
zu zaitut larrosaren
atzeneko orria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina