osteguna, urria 03, 2019

California 1930ean (Ganbara)


[Zubitoa 3. trastean]


Am x02210
Dm xx0231
Em 022000
C  x32010


Am                   Dm           Am
Hemeretzi ehun eta hogeita hamarrean
              Dm             Am Em Am
Kalifornian bizi naiz boltu ederrean
            C                 Am
iguzkiak berotzen uda-hatsarrean
              C                 Am
arbolen pean nago jarririk lurrean,

gogoa lanean,
  Dm          Em
izpiritu barnean
  Am
zuhurtzi galdean...
                            Em     Am
Lagun nezazu, Jainkoa, oraingo xedean.



Ene xedeak badu segur parabola;
ez dakit nundik hasi, ez finitu nola!
ez baita urrun heltzen nik dudan eskola
ikusiak etzazket ahantzi nehola,
maite dut artola
bizi gira... nola?
Erraitea etzait axola,
entzuteko balio du jitea bortala.


Aberastea aise da, bai, Kalifornian,
gauez eta egunez ari gira lanean,
euria ari delarik, ez sartzen barnean,
Jainkoa ere ahanzten igande egunean;
ikus azue ordean
gure Euskal Herrian,
ariz gisa berean,
jendea bizi daike “harriaren gainean”.


Egunak primaderan doatzi luzatuz,
lorek ere pausatzen ekhiak berduz,
hoien batasunean etsenplia hartuz
goazen lurrean oro elgarri lagunduz!
Jinkoa otoiztuz,
amodioa hartuz,
hutsak oro barkatuz,
munduan bizi gindazke guziak gustuz.


Neure etxe ondoan hostatzen platana,
noiz itzuliren ote naiz neure amagana?
Arrosario pare bat partitzean emana,
horien inguratzeko eman zautan bana,
Zeruko Jaun ona,
gau eta eguna,
labur zaitu Jauna
Amaren ikusteko emanez zoriona.


Artzain hau pentsuetan ez da lotsatua,
aditzaleak duke otoi barkatua!
oharturik nola den egia unhatua,
horren laguntzeko da lan huni lotua,
ikusiz mundua
nola den galdua,
arima saldua,
salba gaitzazu, otoi, zeruko Jainkoa.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina