asteazkena, urria 19, 2022

Errobiari (Anje Duhalde)


Em 022000
Bm x24432
C  x32010
G  320003
Am x02210


Em                     Bm
Zure itxura aldakorren sekretua
C                 G
argiratu nahiz nator,
Em                    Bm
haur denborako urteak nahi nituzke
Am     Bm   Em
zure hegian bersortu.

                          Bm
Neure pena-xangrinen ohantze zinen eta
 C                      G
maiz egon naiz pentsaketan.
Em                   Bm
Zure mirailaren irudien keinueri
 Am     Bm         Em
neure penez erantzuten...


Oroitzen ote zara egun batez nuela
neure baitan erabaki,
zure hegietatik sekulan ez nintzala
ahalaz urrunduko.

Batzutan hasarre, bertze batzuetan kezka,
pasatzen ditut egunak.
Lasaitasun faltso batean bizitzeak
ez nau batere betetzen.

Zure urak ere eguraldiak jasanez
itxuraz dira aldatzen,
zilarrezko dirdiratik lohi kolorera
bet-betan hortxe pasatzen.

Zuk ere gizarte hunen ezbeharrak oro
dakarzkitzu zure baitan,
gure herriaren gisa minbizia duzu
zure mihisetan nausi.


 C                   Em
Zikindu dira zure ur basak
 C                Em
zikindu neure ametsak,
Bm                   Am
neure haur denborako promesak
Bm                   Am
orai haiek ditut eskasak...



Zure itxura aldakorrak ikusi eta
orai nago pentsaketa,
neure haur denborako urteak ezin ditut
zure hegian bersortu...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina