ostirala, azaroa 25, 2016

Nora goaz? (Daniel Landart - Errobi)
















G
Gure toki eder guziak

dituzte abilki bildu;

beren egintzen obratzeko
Am       C            G
denak paso, denak haizu.

Lege arrotz madarikatu,
bihurtuez baliatuz
gure herria deramate
heriotzeari buruz!

                 Dm
Mementoan ahul gira
 F                  C
bainan ez da luzarako
Cm              G
gure itsutasunetik
Am       C           G
baigira laster jalgiko


Itsas bazterra hartu dute
bai eta etxe zaharrak
artzain borda edo etxolak,
arbasoek utzi lurrak.
Eta orain nahi digute
mendia ere ebatsi,
nola deabru beharko dugu
hemendik aitzina bizi?



Mementoan ahul gira...


Gure herrian lantegiak
dira zinez beharrezko
zorigaitzez jaun txapeldunek
turismoa nahiago...
Turismoaren izenean
gure hobeki galtzeko!
Hola segituz luza gabe
Am        D           G
ez zauku deus geldituko...


G
Atzar hadi!

atzar hadi!
C                    G
ene euskaldun haurride.

Atzar hadi!
atzar hadi!
Euskal Herriaren alde... (bis)






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina