Euskarazko kantak gitarraz lagunduta jotzeko ohitura dut. Betiko euskal kantak jotzen ditut baina baita ere pop eta rock estilokoak. Herri-kanta dezente aurkitu ditut sarean, kanta berriak, aldiz, toki bakanetan aurki daitezke oraindik. Esan dezagun bidenabar toki bakanak baina bikainak direla!
Blog honek hutsune hori betetzen lagundu nahi luke.
Bestalde, blog honen asmoa kantak ikastea eta ongi pasatzea da. Jartzen diren akordeak belarriz edo irudi bidez ikasitakoak dira. Hortaz, baliteke kasu batzuetan oker egotea.
Hemen agertuko ditudan kantak interneten beste inon agertu gabeak izango dira; hori da, behintzat, asmoa.
Askotan gertatzen dena da, ezjakintasunagatik edo errazkeriagatik, kanta bera klonatuta agertzen dela han eta hemen. Horregatik, alfer lanik ez egiteko, euskal kanten webguneak arakatu ditut eta zerrendatu. Hartara, errazago gertatuko da nahi den kanta aurkitzea.
Hauek dira webguneak:
PARTITURAK AKORDEEKIN
kantuan.eus
Euskal Herriko kantak
Ikasbil
Jo Maris
PARTITURAK AKORDERIK GABE
Euskomedia
AKORDEAK ETA TABLATURAK
musikazblai.com
AKORDEAK
Euskal kantak kitarraz
Kantu egin dezagun
http://gitarraikasten.blogspot.com/
http://domisolmusiketan.blogspot.com/p/euskal-akordea.html
http://www.euskalnet.net/1anasurm/akordeeusk.htm
http://www.geocities.ws/kantutegia/Abestiak.html
http://www.euskalnet.net/turibeechevarria/html/eh_part.htm
JO UKELELEA BLOGA ETA YOUTUBE-KO KANALA
http://www.naiz.eus/en/blogs/joukelelea
https://www.youtube.com/channel/UCq_XnutI5DGrkfRCMBXyO_w/videos
EUSKAL KANTEN HITZAK (AKORDERIK GABE)
https://euskaldunak.eus/category/kantak/
http://euskalkantak.blogspot.com/
http://www.euskaraba.eus/fitxategiak/dokumentuak/albisteak/cancionero-a6.pdf
www.nabasque.org/old_nabo/Docs/kantuak-song%20collection.doc
http://kantuak.baigura.org/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina