igandea, urria 29, 2017

Maite ederra (Mikel Garikoitz)










A         D       E          A
Maite zaitut, maite, zoratzeraino!
       D        E        A
Ederragorik ez da zu baino!
        D       E        A
Zeurea dut nik begian argia,
         D      E           A
zurekin berriz penak zer dira?

                      D
Maite bat badut bihotzean
 E                    A
gorri, berde eta urdina;
                   D
ikusten dutenen ustean
E                    A
urre-jantzizko sorgina.
         E         A
Ez du parerik ederrean
        E        A
ene maiteño politak;
        E          A
ni asteroko hondarrean
        E           A   A7
joaten natzaio bisitan.

Maite zaitut...


Amesten zaitut, amesten,
ederretan ederrena,
baina ez bazaitut ikusten
ez zait asetzen barrena.

Eta ikusten zaitudanero
maitez hartzen zaitut laster;
laztan eta fereka gero
joan ohi naiz bazterrik bazter.

Maite zaitut...

Bere koloreak ez dira
beste inorenak bezala:
urdina du begi distira,
gorri-berdea azala

Gauak koloreak jatean
oheratzen naiz bakarrik:
ez dago zeruko atean
nirea adinako izarrik.


Maite zaitut, maite, zoratzeraino!
Ederragorik ez da zu baino!
Zeurea dut nik begian argia,
bihotz nereko Hondarribia!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina