[Akordeak
berez: Dm C F A7 Bb Gm
Erosoago
jo ahal izateko, zubitoa 5. trastean jarrita:]
Am x02210
G 320003
C x32010
E7 020100
F 133211
Dm xx0231
Am G Am
Ene izpirituan bazen zenbait pentsu
G Am C E7 Am
oraino den guzia etzerait hustu.
C E7 Am
Zertaz dudan solasa emazue kasu
C E7 Am
esplikatuko baitut ahal bezain justu
C
zahar bezain prestu
G E7
odola zaut hoztu
F Am
bihotza ere laztu,
Dm G
gorputza beraztu.
Am Dm C E7 Am
Oraino gazte banintz banuke gostu!
Zahar-gazten arteko hau da parabola:
zuzen esplikatzia hein bat gogor da
gaztea ez daiteke adin batez molda,
gorputza sendo eta azkar du odola;
zaharra ez hola
iragan denbora
etortzen gogora,
eta ezin kontsola...
nekez bihurtzen baita zahar arbola!
Egunak badoazi egunen ondotik
ez dira elgar iduri joaiten hargatik:
atzo iguzkia zen dirdiran zerutik,
egun goibelak jalgi itsaso aldetik:
Euria ondotik
hasi da gogotik
hedoien barnetik
hortakotz badakit
erituko naizela bustiz geroztik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina