astelehena, azaroa 26, 2018

Gaztetasuna eta zahartasuna (Joanes Otsalde - Mikel Laboa)


[Akordeak berez: Dm C F A7 Bb Gm
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 5. trastean jarrita:]

Am x02210
G  320003
C  x32010
E7 020100
F  133211
Dm xx0231


Am                G              Am
Ene izpirituan bazen zenbait pentsu
  G          Am       C   E7 Am
oraino den guzia etzerait hustu.
 C                   E7      Am
Zertaz dudan solasa emazue kasu
    C               E7            Am
esplikatuko baitut ahal bezain justu
   C
zahar bezain prestu
  G           E7
odola zaut hoztu
   F           Am
bihotza ere laztu,
   Dm          G
gorputza beraztu.
 Am          Dm           C E7 Am
Oraino gazte banintz banuke gostu!



Zahar-gazten arteko hau da parabola:
zuzen esplikatzia hein bat gogor da
gaztea ez daiteke adin batez molda,
gorputza sendo eta azkar du odola;
zaharra ez hola
iragan denbora
etortzen gogora,
eta ezin kontsola...
nekez bihurtzen baita zahar arbola!



Egunak badoazi egunen ondotik
ez dira elgar iduri joaiten hargatik:
atzo iguzkia zen dirdiran zerutik,
egun goibelak jalgi itsaso aldetik:
Euria ondotik
hasi da gogotik
hedoien barnetik
hortakotz badakit
erituko naizela bustiz geroztik!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina