igandea, martxoa 29, 2020

Herriaren alde (B. Gandiaga - Urko)


Am x02210
C  x32010
F  133211
Em 022000
G  320003


Am
Baina gu

nahastaile omen gara
 C            F
zeren Herriak ez baitu
Em                   F  Em Am
hainbeste estimatzen euskara.

 G          Am
Baina, hala balitz ere
 G              Am
gu, Herriaren alde:
 G            C      Em  Am
zeren Herria baikara gu ere.



Baina nik begiak saldu
behar izan nituen,
ezin bainintzen bizi bestela.

Eta nik begiak
ez nituela maite
ere zenbaitek esan zuen.



Baina gu
nahastaile omen gara
zeren Herriak ez baitu
hainbeste estimatzen euskara.

Baina, hala balitz ere
gu, Herriaren alde!

larunbata, martxoa 28, 2020

Apur dezagun katea (Gabriel Aresti - Mikel Laboa)

[Akordeak berez Ebm C# G#m F# Bb
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 1. trastean jarrita:]

Dm xx0231
C  x32010
Gm 355333
F  133211
A  x03330


Apur dezagun katea
kanta dezagun batera
hau da Fandango
Biba Berango!


Dm            C    Dm
Munduan beste asko lez
Gm      F   A   Dm
arta buruan oskolez.
Dm            C    Dm
Atzo aspertu nintzaden
Gm      F   A   Dm
maisuez eta eskolez.


Poeta naizenez gero
ez dut zerurik espero.
Bederatzi kopla ditut
lau zuhur eta bost ero.


Ilargiaren adarrak:
handik zintzilik abarrak.
Gogoangarriak dira
zure bi begi nabarrak.


Zerutik dator harria.
Nondikan, berriz, argia?
Gau ilun honetan dakust
zure aurpegi garbia.


Martxoko oilar gorria
inondik ez etorria,
goseak arintzearren
judu batek igorria.


Goizaldean eguzkiak
printzak daduzka bustiak.
Oso merke saltzen dira
euskaldunaren ustiak.


Gure amonak esan dit:
aitak ardoa edan dik
Joan zaitez tabernara
eta ekar zazu handik.


Euskararen asturua
ez da gauza segurua
askozaz hobekiago
dabil munduan judua.


Eta hau hola ez bazan
sar nadila kalabazan
ipuin txit barregarriak
kontatu nituen plazan.


ostirala, martxoa 27, 2020

Oi gure Lurra (Benito Lertxundi)


[Zubitoa 2. trastean]

E   022100
F#m 244222
B   x24442
D   xx0232


 E                  F#m      B
La ra ra ra - ra ra ra - ra ra
               E
la ra ra ra - ra ra ra
                    F#m            B
la ra ra ra - ra ra ra - ra ra ra ra
    E
la ra
 D                 B
la ra ra ra - lai lai la ra
 D                 B
la ra ra ra - lai lai la ra




[Hizketan]
Oi, gure lurra;
begietan urtuz bizitzeko
lur paregabea.
Hire misteriozko iturriek
asetzen ditek
ene gogoetako egarria.
Hire bazterrak
haizetan kantatzen
asaba zaharren mezua.
Haien testigu bakarra,
mundua bezain zaharra,
oihan eta erreka garbien
babesle zuhurra,
lainoen maitale jatorra.
Hire edertasunaz liluraturik
jeisten baizaizkik
janzkera apainetan xuri,
eta lotzen besarkada luzeetan,
isiltasunaren azpian.


 E               F#m
Bele beltza hega-hegaka,
 B          E
getaria bat iduri,
              F#m B
zuen atseden oparoa
       E
gordetzen.

 D                 B
la ra ra ra - lai lai la ra
 D                 B
la ra ra ra - lai lai la ra



[Hizketan]
Bainan ez gaituk hire jabe...
Galdua ote diagu
arbasoen odol-zaina?...
Zer diok hik gure ahuleziaz?...
Ahalge ote haiz?...
Estalgarritzat deitzen ote
diok lanbroari?...


Oi, gure lurra;
Ene gogo-minaren
ezti gozagarria,
hiri so, ene hatsa duk
egiten ahoan abesti.


La ra ra ra...



astelehena, martxoa 23, 2020

Bilintzi-balantzan (Anje Duhalde)


A   x02220
D   xx0232
E   022100
F#m 244222


A D (x4)


A
Artistatzat batzuk naukate,
                                D
beste batzuk hori gostuko ez dute;
 A
ni zer naizen ez dakit batere,
                                D
batzuetan jaun, gehienetan arlote,
 E                F#m
zeren ondotik nabilen horrela
A                 D
ametsaren bidean galdua?
 E                 F#m
maitasunaren zurrunbiloetan
 A                    D           E
herraren hatzetan harrapaturik nabil


          A
Bilintzi-balantzan
        D
su gainean dantzan (bis)


Denen gustuko ezin izanik
nere hautua aspaldi daukat eginik,
haize saltzaileen bideetatik
ez nabila, baina neuretik gogotik;
mihian bilorik gabe mintzo naiz,
horregatik ote dut ba hobenik?
egi gordinaren zale naiz eta
maltzurkeria ezin jasana dut nik.


Bilintzi-balantzan
su gainean dantzan


igandea, martxoa 22, 2020

Korapilatzen (Olatz Salvador)


Zubitoa 2. trastean

Em    x790xx
Em(h) xxx121212 (harmonikoak)
Dsus4 x570xx
C5    x350xx


Sarrera:
Em Em(h) Dsus4
Em Em(h) Dsus4
C5 Dsus4
C5 Dsus4 Em Em(h)


Arpegioko hari hurrenkera: 5-4-3-4



Em                         Dsus4
Begitxo horiekin begiratzen zenidan
                          Em
esanez bezala "ez zaitez joan",
                 Dsus4
eta ni zure gogoz berriz
                Em
buelta ematerakoan,
                       Dsus4
sentituz momentu oro nola
                         Em
zure usaina nigandik badoan,
                     Dsus4
eskuak poltsikoetan eta
       C5
zure zaporea ahoan
       Dsus4
zaporea ahoan
        C5
zaporea ahoan
       Dsus4
zaporea ahoan


Em                     Dsus4
Korapilatzen jarraitzen badugu
                       Em
ez dugu jakingo nola askatu
                       Dsus4
Korapilatzen jarraitzen badugu



Em                     Dsus4
Korapilatzen jarraitzen badugu
                       Em
ez dugu jakingo nola askatu
                       Dsus4
Korapilatzen jarraitzen badugu
            C5
nola asmatu
      Dsus4
a - a - a - a - a – a
        C5
a - a - a - a - a – a
      Dsus4            Em Em(h)
a - a - a - a - a – a

larunbata, martxoa 21, 2020

Kukua eta primadera (Xalbador - Imanol)


D xx0232
G 320003
A x02220


 D
Jainkoak emaiten du

hainbeste aholku
   G
urtearen barruan
   A           D
asko heldu zauku
             G
batzu alaiak eta
    A          D
beste batzu mutu.

Kukuak primaderan
             A
egiten du kuku
 G            A
biziaren esperantza
               D
erakartzen dauku.



Esaera zahar bat
berritzera nua
kukua berrikitan
baita isildua.
Ez bada akabatzen
guretzat mundua
gu harekilan bainan
denbora badua
berriz e entzunen da
kukuen oihua.


Askotan ikusi
arbola batean,
lagunak etzituen
nahi bakean.
Uda hor zen gainean
hura joaitean,
entzunen al dut berriz
heldu den urtean
ez dut gozorik berriz
hura entzun artean.