larunbata, martxoa 28, 2020

Apur dezagun katea (Gabriel Aresti - Mikel Laboa)

[Akordeak berez Ebm C# G#m F# Bb
Erosoago jo ahal izateko, zubitoa 1. trastean jarrita:]

Dm xx0231
C  x32010
Gm 355333
F  133211
A  x03330


Apur dezagun katea
kanta dezagun batera
hau da Fandango
Biba Berango!


Dm            C    Dm
Munduan beste asko lez
Gm      F   A   Dm
arta buruan oskolez.
Dm            C    Dm
Atzo aspertu nintzaden
Gm      F   A   Dm
maisuez eta eskolez.


Poeta naizenez gero
ez dut zerurik espero.
Bederatzi kopla ditut
lau zuhur eta bost ero.


Ilargiaren adarrak:
handik zintzilik abarrak.
Gogoangarriak dira
zure bi begi nabarrak.


Zerutik dator harria.
Nondikan, berriz, argia?
Gau ilun honetan dakust
zure aurpegi garbia.


Martxoko oilar gorria
inondik ez etorria,
goseak arintzearren
judu batek igorria.


Goizaldean eguzkiak
printzak daduzka bustiak.
Oso merke saltzen dira
euskaldunaren ustiak.


Gure amonak esan dit:
aitak ardoa edan dik
Joan zaitez tabernara
eta ekar zazu handik.


Euskararen asturua
ez da gauza segurua
askozaz hobekiago
dabil munduan judua.


Eta hau hola ez bazan
sar nadila kalabazan
ipuin txit barregarriak
kontatu nituen plazan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina