larunbata, otsaila 02, 2019

Gure jaun kapitaina (Ganbara)

D  xx0232
A  x02220
Em 022000



 D               A                D
Bordeletik joan ginen uraren gainean
                  A               D
Saint Paul izena zuen ontzi ederrean.
             Em        A        D
Erten kapitaina zen gurekin batean,
               A             D
Kalkutara arribatu osasun onean.



Gure jaun kapitaina han zeraukun eritu,
sukar batek baitzuen lanjeroski hartu;
noiz eta ere baiten apur bat sendatu,
Marsileko alderat ginen abiatu.


Azilaren hogoia, partitu ginena,
asteazkena baitzen egun argi zena,
itsas zabalean guk baginduen lana:
orduan hautsi zeraukun ontziaren lema.


Abenduaren seian kalo bat trenkatu
eta ontziak laster bide makurra hartu.
Ahal nola baitugu geroztik gidatu,
haizeak ez baikaitu ainitzik lagundu.


Bordeletik joan ginen uraren gainean
Saint Paul izena zuen ontzi ederrean.
Erten kapitaina zen gurekin batean,
Kalkutara arribatu osasun onean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina