igandea, otsaila 24, 2019

Gure zortea (Daniel Landart - Errobi)



G  320003
C  x32010
D  xx0232
Em 022000
Am x03330


G               C          G            C        D
Euskal herriko neska pollitak norapeit dira airatu
 G          C     D    G          C           D
Seme sanoak ezkondu gabe bakar-bakarrik gelditu
 G            C     D  G          C         D
Mendi gaineko elur xuria etsaiek dute zikindu
 C    Em      C       D  G       C          D
Hori ikusiz ama Euskadi nigar auhenez da lotu
 C      Em    Am    G
nigar auhenez da lotu.



Zazpi probintzi zazpiak anai bat besteari so zauden
baina goiz baten haundi-maundiek muga bat duten ezartzen
eta geroztik asko ta asko seme-alabek ahantzi
ama bakarra betidanikan ukan dugula Euskadi
ukan dugula Euskadi.


Erdara haizeak gogo-bihotzak usu baititu nahasi
egia gordez, sakelak betez, eskerrak karguduneri
baina halere ama Euskadik ez du etsitzen batere
baitaki semeek egiazkoek dutela zin-zinez maite
dutela zin-zinez maite.


Abertzalea ikaran dago mintzaira ez nahiz galdu
ez daki nola hemendik goiti beharko duen jokatu
Euskal arima arrotzek dute hiltzeari kondenatu
amaren maitez armen bidea behar ote dugu hartu
behar ote dugu hartu.


Pasionea iragan ordu etorriko da eguna
gizon-emazteek, haur ala gazteek igurikatzen duguna
Euskal Herria ez da ez hilen baina Euskadi sortuko
gero sekulan nehork ez deusek ez baitu hiltzen ahalko
ez baitu hiltzen ahalko




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina